Bretainia-Hendaia bidegorria, zabalik!

Euskal Herritik abiatzen den bidegorririk luzeena ireki da: 1.256 kilometro

 

Sustatu | 2012-07-31 : 10:01

1.256 kilometro ditu guztira Hendaia eta Bretainia lotzen dituen bidegorri edo bizikletentzako bide estreinatu berriak: tartean, Hendaia, Baiona, Biarritz, Rochelle eta Nantes hartzen ditu. Bizikletentzako bide berriak Vélodyssée du izena, eta Norvegia eta Portugal lotzea helburu duen 8.200 kilometroko bidegorriaren parte da. EuroVelo proiektuaren 14 ibilbidetako bat da azken hori – jadanik existitzen diren edo eraikitze-bidean daudenak -. Ekainaren 30ean estreinatu zuten Hendaia eta Roscoff batzen dituen bidea.


Bretainia-Hendaia irekita, eraikitze-fase berrian sartu da ibilbidea. Orain Hendaiatik aurrerakoa egitea tokatzen da, eta Irun, Iruñea – Santiago Bidearekin bat egingo du bertan – eta Lizarra zeharkatuko ditu, besteak beste.

Vélodyssée ibilbide ia osoa kostaldetik doa. Bide ia osoa – %80 – bizikletentzako bakarrik edo oinezkoekin partekatzeko egina dago, eta zati batzuetan – bide osoaren %20a – motordun ibilgailuekin partekatu beharko dute erabiltzaileek.

 

Iturria: http://sustatu.com/1343043232

By bizitxorierri

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s