seinalea baldosa

Txorierriko bidegorria

Txorierrin bizi garenok ondo dakigu zelango paradisuan mugitzen garen. Mendiz ingurutako bailara ederra, leku guztietatik gertu, eta lasaitasun eta naturaz blai aldi berean.
Baina arazoa, natura jagoteko modurik onena erabiltzerakoan datorkigu. Hau da, bailaratik bizikletaz ibiltzea, batez ere adin txikiko neska-mutilekaz, arriskutsua da. Kontutan hartu behar dugu bertoko errepideetan bazterbide edo arzen gutxi dagoela, gehienak egoera txarrean, eta zenbait herritan eraikitzen dabiltzan espaloietatik ezin omen da bizikletaz ibili, beraz, gaitzerdi.
Gezurra dirudi Larrabetzu moduko herri batetik, jendea inora ere ezin joatea bizikleta hartuta. Izan ere, familia-txangoak egiteko, jendea kotxez hurbildu behar da egokia den lekuren batetara. Esaten dan moduan, “zoro” batzuk baino ez dira ateratzen errepideetara gurpil biren gainean pedalak eragiten.

- Txorierriko bidegorria

Hainbat proiektu aurrera ateratzen ari dira aspaldi honetan, Txorierriko korredorea, aireporturako trenbide barria, abiadura handiko trena, etab. Horretarako dirua eta denbora soberan omen dago, baina Txorierri zeharkatuko duen bidegorria proiektuen artean badago ere, atzeratu baino ez da egiten, bitartean mendiak gero eta zulatuago geratzen dabiltzalarik.

Bidegorria ezinbestekotzat jotzen dugu, bailarako jendea, eta kanpotik datozenak, inguruaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Bidegorriaren ibilbidea, hasiera baten, eta Aldundiaren proiektuaren arabera, Txorierri zeharkatzen duen N-637 errepidearen bazterretik joango litzateke, baina 2010eko apirilean burututako Lezamako obretan, non espaloi barria eraiki eta bidea txukundu duten, ez dago bidegorriaren arrastorik ere. Are gehiago, bazterbide txiki bat ere ez dute utzi.

Gure ustez, bidegorria jende askok erabiliko luke. Paseo bat emoteko, lanera joateko, Derioko institutuan ikasten duten gazte txorierritarrok bertara joateko, etab.

Larrabetzun hasita, Lezamarako espaloiaren zati bat (metro bat inguru zentzu bakoitzean) gorriz pintatu ezkero, nahikoa izango litzateke jendeak inolako arazorik gabe lehenengo kilometroak egin ahal izateko:

            Artebakarran horrelako irtenbidea topatzen dugu:       
Arazoa zera da: espaloia Lezamaraino ez dala heltzen, eta Lezaman bertan egindakoaz gauza bera esan genezake:
Errepideak bardin jarraitzen du: espaloia dagoen zatitan, bidebazterrik ez, zati batzutan bidebazter txukuna topatzen dugu, eta segiduan zikinkeriz beteta ala zuzenean desagertzen da…Zati hau Lezamako Gurutzea eta Zamudioko gasolindegiaren artean dago, bertan bidebazter zabala baina zikina topatzen dugularik:

Adibide moduan, Gamizen eta Artebakarran aprobetxatutako bidebazterra ikus dezakegu, gorriz pintatu eta ondo garbituta mantendu ezkero, horrelako bidegorri bat geratzen da:

Zamudiora helduta, bidegorria industrialdeetatik jarraitzea irtenbide interesgarria izango litzateke: Torrelarragoiti, Pinoa, Ugaldeguren I-II-III, Elotxelerri, Sondikaraino, elkar lotuta daude, errepide zabalak eta lasaiak dituzte, asteburuetan batez ere. Hauxe da Ugaldegurengo zati bat. Oso errepide zabala, espaloia alde bietan. Alde bateko espaloia oinezkoentzat eta bestea bizikletentzat egokitu ezkero, oso irtenbide ona izango litzateke:

Errepidearen beste aldetik ere, hau da, Parke Teknologikoa zeharkatuta eta Seminarioraino, beste bidegorri bat egin daiteke.

Adibideekin jarraituz, Bizkaiko beste puntu batean, Foruan, Gernika ondoan, horrelako bidegorri bat ikusten dugu. Metro bat zentzu bakoitzean nahikoa da bizikletaz paseo lasai bat emateko:

Azken baten, honelako irtenbide bat oso egokia izango litzateke Txorierriko bidegorria eta Lezamako trenbide zaharra lotzeko, Mungirako lotura ere kontutan hartuta:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s